Fundalum aluminioaren plano bidezko injekzioan eta mekanizazioan espezializatuta dagoen enpresa bat da, eta 20 urteko esperientzia du urtxintxa-kaiolazko errotoreen fabrikazioan

(+34) 943 16 20 47

Urtxintxa-kaiolazko errotoreak

Fundalumen, bi hamarkada baino gehiago daramatzagu errotoreak produzitzen, eta horrek ematen digun bermearekin dihardugu urtxintxa-kaiolazko errotoreen aluminio-injekzioan. Urte hauetan guztietan sektorean egin dugun ahaleginari eta lanari esker lortu dugun know-howa erreferentzia da motor elektrikoetarako aluminiozko errotoreen fabrikazioan.

Kalitateko urtxintxa-kaiolazko errotoreen produkzio-zerbitzu integrala eskaintzen dugu (<% 1eko baztertze-indizearekin), baita proiektu bakoitzerako orientazio-zerbitzu pertsonalizatua ere. Erabiltzen dugun lehengaiaren zein produkzio-prozesuen kalitatea bermatzea da gure araua. Horri esker, Fundalumen injektatzen ditugun aluminiozko errotoreak mundu osoko hainbat sektoretan zabaldu dira.

Grabitate bidezko aluminio-injekzioa urtxintxa-kaiolazko errotoreak fabrikatzeko

Gure bulego teknikoak zure premiak aztertzen ditu, soluziorik onena eskaintzeko.

Gure bulego teknikoak zure premiak aztertzen ditu, soluziorik onena eskaintzeko.

Jarri gurekin harremanetan, eta lagundu egingo dizugu